Su-etenerako akordioa hautsita, Israelgo Estatu terroristak erasoaldi gogor bat mantentzen du Gazako Zerrendan: ehunka dira jadanik azken egunetan erail dituen palestinarrak, eta beste ehunka zaurituak. Sionismoaren basakeriaren kontra, mobilizazio deialdi ugari egin dituzte berriz Euskal Herrian.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, atzo Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa) eta Gasteizen (Araba) izan ziren protestak. Israel genozida. Palestinar erresistentzia aurrera! lelopean mobilizatu ziren. Gaurko, ostirala, Iruñean (Nafarroa) eta Altsasun (Nafarroa) jarri ditu hitzorduak plataformak: 18:30ean hasiko da Iruñeko mobilizazioa, Baratxurien Plazatik abiatuta, eta 19:00etan Altsasukoa, udaletxe aurrean.
Horretaz gain, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) deialdi gehiago ere egin ditu toki ugaritan, Israel estatu terrorista! Palestina askatu! aldarritzat hartuta. Hain zuzen ere, hamazazpi herritan antolatu ditu protestak. Hona hemen deialdi guztiak: