AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / EMF-Zaintzaile
2024/11/11 12:25

Aurreko ostiralean, azaroaren 8an, Sestaoko (Bizkaia) Udalak Txirbilenea husteko emandako epea agortu zen. Hortaz, edozein unetan desalojatu dezakete espazioa. Une honetan, hainbat pertsona bizi dira bertan; hain zuzen ere, zenbait emakume migrante eta euren senideak.

Bizilagun horiek Poliziaren jazarpena pairatzen ari dira azken egunetan. Aurreko ostiralean, hainbat udaltzain bertaratu ziren Txirbileneara: familiak identifikatu eta huste-agindu bat sinarazi zieten, bost eguneko epean espaziotik alde egin dezaten. Agindu horren arabera, "instalazioak arriskutsuak direlako eta udal-ondasun hori erabiltzeko titulurik edo baimenik ez dutelako" botako dituzte eraikinetik.

Horren aurretik ere identifikatu dituzte Txirbileneako bizilagunak udaltzainek. Izan ere, azaroaren 2an, espazioan zeuden haiek eta Emakume Migratu Feministak taldeko hainbat kide, eta guztiak identifikatu zituzten poliziek.

Udala, jakinaren gainean

Duela gutxira arte, Txirbilenean bizi izan dira bizitoki-alternatibarik gabeko hamasei lagun. Proiektuko kideek azaldu dutenez, behin-behineko bizileku-baliabide bat da espazioa, eta lortu dute bost pertsonarentzako alternatiba bat. Ez guztientzat, ordea: bertan bizitzen jarraitzen dute hainbat lagunek.

Udalak badaki zein pertsona bizi diren Txirbilenean gaur egun, haien izenean igorri baititu aipatutako jakinarazpen idatziak. Baina horrek ez du ekidin udal-gobernuak espazioa husteko agindua ematea eta mantentzea. Espazioko kideen esanetan, ostiraleko esku-hartze polizialarekin, udalak erakutsi du badakiela "Txirbileneako lehen solairuan, martxotik, emakume migratuak bizi direla euren familiekin, eta aterperik gabe utzi nahi dituela".

EZ DAGO IRUZKINIK