AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/04/25 10:14

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi du zigorra urtebete beheratuko diela Jose Angel Prendari eta Jesus Escuderori: hamabost urte beharrean, hamalau bete beharko dituzte espetxean. Otsailean atera zen argitara bi bortxatzaileek eskatu zutela zigorra jaitsi ziezaietela, eta eskaera ontzat eman zuen auzitegiak, otsailaren bukaeran bertan jakin zenez. Orain, erabaki hori berretsi baino ez du egin.

Erasotzaileek Sexu-Askatasunaren Berme Integralari buruzko 10/2022 Lege Organikoari (Soilik baietz da baietz izenez ezaguna) heldu zioten murrizketa eskatzeko. Auzitegiak bat egin du haiekin, iaz Angel Bozak eskaera aurkeztean egin bezala. Epaileek berriz defendatu dute, sanferminetako bost bortxatzaileei hamabost urteko kartzela-zigorra jarri zietenean, orduan zehaztuta zegoen zigor "minimotik" hurbil zegoelako izan zela. Soilik baietz da baietz legearen bidez, ordea, urtebete murriztu zen delitu horrengatik jarri daitekeen gutxieneko zigorra. Horregatik uste dute hainbat epailek posible dela bortxatzaileei bere garaian ezarritako zigorrak modu berean gutxitzea. Lege berria indarrean dagoenetik, 1.400 zigor-murrizketa inguru izan dira Espainiako Estatuan erasotzaile matxistentzat, otsaileko datuen arabera.

Nafarroako Auzitegiak, zehazki, adierazi du jurisprudentzia-doktrina markatu zuela 2024ko uztailean Bozaren alde atera zen ebazpenak (Auzitegi Gorenak babestu zuen erabakia), eta, orain, "juridikoki behartuta" dagoela Prendaren eta Escuderoren eskaera onartzera. Dena den, posible da oraindik helegiteak aurkeztea.

Prendak, Escuderok eta Bozak, Antonio Guerrerorekin eta Alfonso Cabezuelorekin batera, 2016ko San Fermin jaietan bortxatu zuten taldean emakume gazte bat, Iruñean (Nafarroa). La Manada izenez da ezaguna kasua.

EZ DAGO IRUZKINIK