AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gazte Topagune Sozialista 2021ean, Altsasun.
2024/08/28 09:56

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak uztailean jakinarazi zuten: aurten ere Altsasun (Nafarroa) izango da Gazte Topagune Sozialista. Ohi bezala, Topagunea "eztabaidarako eta hausnarketarako" espazio bat izango dela azaldu zuten, eta helburutzat edukiko duela "kapitalismoari, gerrari eta austeritateari aurre egingo dion alternatiba sozialista indartzea".

Urriaren 31tik azaroaren 3ra bitartean egingo dute Topagunea, eta egitarauaren berri ematen hasi dira jadanik antolatzaileak. "Aktualitateaz eta datozen urteetan eman beharreko pausoez" hausnartzeko hitzaldiak eta mahai-inguruak izango direla esan dute, baita aisialdiko ekimen ugari prestatuko dituztela ere; hala nola, txapelketak, ikuskizunak eta musika emanaldiak.

Kontzertu horietako batzuk aurreratu dituzte dagoeneko: edizio honetan parte hartuko dute Jaloner rap-kantariak, EƱaut Elorrietak eta J Martina, Nakar, Tatxers, TOC eta Kaparrak taldeek, besteak beste.

Aurtengo Topagunerako bono orokorrak salgai daude jadanik, eta, aurreko urteetan bezala, GKSren web-orrian eskura daitezke. Ondoko loturan daude eskuragai: https://my.weezevent.com/gazte-topagune-sozialista-2024.

EZ DAGO IRUZKINIK