AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/20 10:16

Antony Blinken Amerikako Estatu Batuetako (AEBak) Kanpo-Arazoetarako ministroak irailaren 13an egin zituen RED komunikabide estatubatuarrari buruzko hainbat adierazpen: "ezkutuko operazio" baten parte izatea leporatu zion. Hori ez ezik, hedabidea "Kremlinak ekoiztutako edukiak eta mezuak nazioartean zabaltzeko" diseinatuta dagoela esan zuen. RED-ek ukatu egin ditu akusazioak.

Honakoa ez da aipatutako komunikabideak tankerako akusazio faltsuak jasotzen dituen lehenengo aldia. Alemaniako Tagesspiegel egunkariak, esaterako, antzekoa leporatu izan dio aurretik. Aurtengo maiatzean, Alemanian Palestinaren askatasunaren aldeko manifestazioak egiten ari zirela, mobilizazioak antolatu izana egotzi zion RED-i Tagesspiegel-ek.

"Argiak izan gaitezen: RED existituko ez balitz ere gertatuko ziren Palestinako genozidioaren aurkako protestak Alemanian zein nazioartean", adierazi zuen komunikabideak bere sare sozialetan. "Ezberdintasun bakarra", bere ustez, ondokoa izango litzateke: "pertsona gutxiagok izango lukete protesten berri ". "Hori Butcher Blinkeni, Alemaniari, Tagesspiegel-i eta Palestinako genozidioaren konplizeei komeni zaie", seinalatu zuen.

Tagesspiegel modu nabarmenean seinalatu zuen komunikatuan, RED-en aurkako oldarraldiaren erantzuleetako bat dela salatuta: "Blinkenek jarri gaitu jopuntuan, baina gogora dezagun egunkari batek, Tagesspiegel-ek, pistola kargatu zuela".

Metak eta Googlek ezabatu egin dituzte RED-en sareak

Blinkenen adierazpenen ondorioz, RED-en kontuak ezabatu edo mugatu ditu Meta enpresak bere mendekoak diren sare sozialetan: WhatsApp, Instagram eta Facebook sare sozialetan, hain zuzen ere. Halaber, komunikabidearen Youtube plataformako kontua ere ezabatu zuen Google enpresak irailaren 17an.

RED-ek salatu du erasoa ez dela bere aurkakoa soilik izan: "Edonon ahotsak isilarazteko atariko lana da hau". X sare sozialeko bere kontua, Instagrameko bere kontu berria eta Telegrameko bere kanala jarraitzeko deia egin du, "Metari presioa egiteko eta erabakiaren aurka agertzeko".

EZ DAGO IRUZKINIK