Donostian (Gipuzkoa) sexu-eraso bat jasan zuen emakume batek aurreko astean. Zehazki, ostiral goizaldean egin zion eraso gizonezko batek. Hori dela-eta, elkarretaratze batera deitu du Donostiako Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean.
Biharko egunez izango da protesta, asteazkenean, 19:00etan. Ordu horretarako Bulebarrera bertaratzera deitu dute Itaiako kideek.