AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Euskal Irratiak
2023/06/09 09:42

Goizaldean, Baionako (Lapurdi) Maurizia etxe okupatura bertaratu da Frantziako Polizia: Santa Ursula kalea itxi du, eta Mauriziako atea bota eta beheko solairua miatu ostean, eraikina hustu du. Poliziaren hamabi ibilgailu eta dozenaka polizia-agente joan dira, eta erresistentziarik gabe kanporatu dituzte etxea okupatu zuten gazteak. Hainbat lagun bertaratu dira gazteei babesa ematera.

Euskal Irratiek azaldu dutenez, hainbat langilek metalezko xafla batzuk jarri dituzte eraikinean, berriz sartu ahal izatea eragozteko. Dirudienez, eraikineko sarbide guztiak blokeatuko dituzte, eta eguerdira arte luzatuko da operazioa.

Maiatzaren erdialdean eman zuten argitara Baionako Santa Ursula kaleko eraikin bat okupatu zutela, erabilera soziokulturala emateko eta etxebizitzaren arazoari aurre egiteko. 2015etik hutsik dago tokia, Ipar Euskal Herriko Lurraren Erakunde Publikoaren jabetzakoa da orubea. Auzitegiak eman du etxea husteko agindua, gazteek Herriko Etxearekin elkarrizketei ekin arren.

EZ DAGO IRUZKINIK