AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/11/05 11:39

Debeku berriak iragarri ditu Frantziako Gobernuak. Frantziako Asanblean aurkeztutako lege proposamen baten arabera, polizia-indarkeria irudietan jasotzea eta ondoren hedatzea debekatuko dute. Horretaz gain, Argia-k jakinarazi duenez, manifestazioen berri eman nahi duten pertsonek prentsa-agiri bat izan beharko dute, derrigorrez. Bestalde, manifestazioak bukatutzat ematen diren momentuan, kazetariek ezingo dute beren postuetan jarraitu eta alde egin beharko dute. 

Ez dira soilik irudien zabalpenaren kontrako neurriak hartuko, polizia-indarkeriari lotuta. Manifestariei dagokienez, "mobilizazioetan zehar egindako delituen erantzun judiziala" gogortuko dute. Gainera, LBD40 balen eta GM2M granaden erabilpena baimentzea du helburu Frantziako Gobernuak. Gilets Jaunes mugimenduak egindako manifestazioetan asko izan dira LBD40 balen erabilpenagatik larriki zaurituak izan diren manifestariak.