AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/01/26 12:00

Ekida Arte Ekimen Sozialistak 2022ko udaberrirako sortu zuen bere aurreneko antzezlana: Agirretarren bandera. Euskal Herri osoan zehar hainbat emanaldi eskaini ostean, 2023ko urtarrilean taularatu zuen azkenekoz. Urtebete igarota aurkeztuko du bere bigarren antzezlana Ekidak: Plaza hau gurea da. Lehenengo lanean Agirre familia izan bazen protagonista, oraingoan hiru gazte arituko dira protagonista-lanetan.

Bihar izango da antzezlan berriaren aurrenengo emanaldia, Oñatiko (Gipuzkoa) Guda Zelaia jardunaldian. Horren ondoren ere egongo da, baina, Plaza hau gurea da ikusteko aukera: beste hiru hitzordu jarri ditu, oraingoz, Ekidak.

Hurrengo larunbaterako, otsailaren 3rako, Zumaian antolatu dute emanaldi bat, Etxape Zentro Sozialistaren urteurrenaren barruan. Martxoan izango dira hurrengo bi saioak, 15ean Urretxun (Gipuzkoa) eta 22an Elorrion (Bizkaia).

EZ DAGO IRUZKINIK