AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / DW
2023/05/25 11:25

Hulusi Akar Turkiako Defentsa ministroak ezbairik gabe hitz egin du Kurdistango Langileen Alderdiaren (PKK) kontrako azken oldarraldiaz. Ministroaren esanetan, joan den astelehenean, maiatzaren 22an, PKK-ko "hogei kide inguru" erail zituzten Turkiako indarrek Kurdistanen egindako hainbat operazioren bidez. Azken hilabetean, gainera, "126 terrorista neutralizatu" dituztela nabarmendu du.

Siriako Kurdistango milizien kontrako zenbait operazio egin ditu Turkiak azken asteetan. Apirilaren bukaeran, bestalde, Turkiako polizia-indarrek ehun pertsona baino gehiago atxilotu zituzten, PKK-rekin harremana izatea leporatuta. PKK diruz laguntzea, bere propaganda zabaltzea edota kide berriak sartzea egotzi zieten.

"Terrorismoaren aurkako gure borroka geroz eta erritmo azkarragoan doa", aldarrikatu du oraintsu Akarrek: "Terroristek bi aukera dituzte: desagertzea edo guk desagerraraztea".

EZ DAGO IRUZKINIK