AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/03 10:14

Larunbatetik iganderako gauean, pintaketa homofoboak egin zituzten Atharratzeko (Zuberoa) Prefosta ostatuan: leiho-ateak margotu zituzten, guztietan "PD" idatzita. Prefosta elkarteak berak eman du eraso faxistaren berri, sare sozialen bidez, eta protestara deitu du gaurko: elkarretaratze bat izango da 19:00etan, ostatu aitzinean.

Berriki, joan den apirilaren 20an, Bekat'Uros jardunaldia izan da Atharratzen; hain justu, Prefostak eta Altxalili kolektiboak antolatuta. LGTBI pertsonen eskubideak erdigunean jarri zituzten ekimen horretan, eta, besteak beste, Harrotasun Martxa bat eta herri-bazkari bat egin zituzten. Antolatzaileek uste dute horren harira izan daitekeela asteburuko eraso homofoboa.

EZ DAGO IRUZKINIK