AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/09/22 09:51

Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezak hainbat neurri onartu ditu, ustez, "herriko bakearen, segurtasunaren eta ordena publikoaren kontrako elkarretaratzeak murrizteko". Tartean, pertsona etxegabeen aurkako dekretu bat sinatu zuen iragan ostiralean. Deskonfinamendua hasi zenetik zenbait auzotan "segurtasun arazoak" izan direla argudiatuta hartu dituzte neurriok Lapurdiko hiriburuan, Etxegarairen esanetan, "delinkuentzia kasuei" eta "gizalegearen aurkako ekintzei" aurre egiteko. Besteak beste, udaltzain kopurua handituko dutela iragarri dute.

Etxerik gabeko pertsonen aurkako esku-hartzeari dagokionez, Baionako erdiguneko kaleetan "luzaroan jarririk edo etzanik" egon ez daitezen ahalbidetuko du dekretu berriak. Herriko Etxearen arabera, etxegabeak taldean elkartzen direnean, "traba eta beldurra" sortzen dute, eta horregatik hartu behar dituzte neurriok.

Hainbat bizilagunek elkarretaratzea deitu dute ostegun honetarako, irailak 24, dekretu berriaren aurka protesta egiteko. 16:30erako jarri dute hitzordua, Herriko Etxearen aurrean.

ERAILKETA BERRI BAT BAIONAN

Joan den igandean, irailak 20, etxerik gabeko emakume bat aurkitu zuten hilotz Baionan. "Heriotza naturala" izan zen Mediabask-en arabera, eta antza, Turismo Bulegoko komunaren ondoan egiten zuen lo kide batekin batera.