AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/02/07 15:32

Pertsona etxegabe batek eraso bat jasan zuen Bilboko (Bizkaia) Uribarri auzoan joan den igandean, bera bizirik erretzen saiatu baitzen gizon ezezagun bat. Txabola batean lo zegoela, lekua gasolinaz bete eta su eman zion erasotzaileak. Eraso hori dela-eta, protestara deitu du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Elkarretaratze bat antolatu du ostegun honetarako, Uribarriko La Campan. 19:30ean hasiko da protesta.

Bilboko Kontseilu Sozialistak iazko azaroan jakinarazi zuen martxan zela Etxebizitza Sindikatua Bizkaiko hiriburuan ere, eta abenduan aurkeztu zuen jendaurrean. "Langile klasearen babesgabetasunaren aurrean, etxebizitza kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izan dadin borrokatuko dugu", esan zuen.

Jarrera faxistak

Kontseilu Sozialistak azpimarratu du, "krisi testuinguruan, are gehiago okertzen" direla "proletalgoaren bizi-baldintzak", eta etxebizitza batera sarbidea izatea "ezinezko bihurtzen" dela "gero eta jende gehiagorentzat". Igandeko erasoaren harira, Kontseilu Sozialistako kideek seinalatu dute "masa-komunikabideen eta instituzioen bidez pobrezia kriminalizatzen" dela eta "proletaletalgoaren aurkako gorrotoa zabaltzen" dela, eta "jarrera faxistak indartzen" nahiz "sektore zaurgarrienen aurkako eraso faxistak izatea errazten" duela horrek. "Horren aurrean, beharrezkoa da proletalgoaren aurkako eraso orori aurre egitea eta pobreziara kondenatzen gaituen sistema kapitalista errotik borrokatzea", gaineratu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK