Oinarrizko hainbat material bilduko dituzte Donostiako (Gipuzkoa) Zentro Sozialistan, gero, horien beharra duten pertsonei banatu ahal izateko. Donostiako Kontseilu Sozialistak eta Harrera Sareak antolatu dituzte bilketak, eta bi hitzordu jarri dituzte materiala jasotzeko: igande honetan, 16:30etik 19:30era bitartean, eta astelehenean, 17:00etatik 20:00etara bitartean.
Arropa (txamarrak, prakak, kirol-arropa, zapatilak eta abar) eta hotzari aurre egin ahal izateko materialak (mantak edo lo-zakuak) eramateko deia egin dute antolatzaileek, baita bestelako hainbat oinarrizko baliabide ere: gasezko suak, toallak, kanpin-dendak, esterak... Horretaz gain, eskolako materiala ere bilduko dute, hala nola motxilak, koadernoak eta boligrafoak.
Euskal Herriko beste hainbat Zentro Sozialistatan ere egin izan dituzte oinarrizko produktuen bilketak, esate baterako Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak Zentro Sozialistan, Zumaiako (Gipuzkoa) Etxape Zentro Sozialistan edo Andoaingo (Gipuzkoa) Igaran.