AKTUALITATEA / Faxismoa

Núcleo Nacionalek pintaketak egin ditu Ibaetako campusean

Margoketa faxistak seinalatu dituzte jada hainbat ikaslek, 'Ibaeta Martxan!' atariaren arabera.
2026eko urriaren 15 - 10:44
Núcleo Nacionalek pintaketak egin ditu Ibaetako campusean

Núcleo Nacional (NN) talde faxistak pintaketak egin ditu berriki Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) campusean. "Arriba España" eta "Gora Espainia" irakur daiteke margoketetan, Núcleo Nacionalen ikurrekin batera.

Ibaeta Martxan proiektu komunikatiboak azaldu duenez, hainbat ikaslek mezu faxistak gorriz seinalatu dituzte jada, eta "Faxismoa suntsitu" margotu dute handiz.