AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / El Nacional
2023/10/21 10:00

14 milioi palestinar inguru bizi dira gaur egun munduan, Palestinako estatistika bulego nagusiaren 2021. urteko datuen arabera. Hala ere, horien erdia baino ez dira bizi Palestina historikoko lurretan: 3,2 milioi Zisjordanian, 2,1 milioi Gazan eta 1,7 milioi Israelgo Estatuan (1948ko palestinar lurraldeak). Gainontzeko 7 milioietatik, inguruko herrialde arabiarretan bizi dira 6,3 milioi lagun, eta 750.000 inguru munduko beste herrialdeetan banatuta.

Gaztea da palestinar biztanleria, oro har. Gazako eta Zisjordaniako biztanleriaren %38 hamabost urtetik beherakoak dira. Bestalde, honela banatzen dira demografikoki administrazio palestinarren kontrolpean dauden lurralde horiek : %41 Gazan bizi dira eta %36, berriz, Zisjordanian. Nagusiez ari bagara, 65 urte edo gehiago dituztenek Gazako eta Zisjordaniako biztanleria osoaren %3 osatzen dute.

Gazan, esaterako, 5.453 lagun bizi dira kilometro karratu bakoitzean, eta Zisjordanian, berriz, 528

Haurrak izateari dagokionez, 2017. eta 2019. urteen artean, emakume bakoitzak batez beste izandako haur kopurua murriztu egin zen, bostetik laura. Batez besteko biztanleria dentsitatea 826 lagunekoa zen kilometro karratuko. Hala ere, lurraldearen arabera aldatu egiten da osaera: Gazan, esaterako, 5.453 lagun bizi dira kilometro karratu bakoitzean, eta Zisjordanian, berriz, 528. Adibide gisa, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 308 lagun daude kilometro karratuko, eta nahiko indize altua da Espainiako Estatuaren baitan.

Diasporaren konparazioa

2021ean munduko palestinarren %50 inguru Palestinatik kanpo bizi zirela jakinda, interesgarria da bestelako herrialde arabiarretako emigrazio-tasei begiratzea. Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera, Argeliako emigrazio tasa %4,65ekoa zen 2020an, %3,59koa Egipton, %9,07koa Marokon eta %4,88koa Iraken. Hori gutxi ez, eta administrazio palestinarren kontrolpeko lurraldeetan (Gaza eta Zisjordania), zehazki, %78,86koa zen emigrazio tasa 2020an. Eta ez da inoizko daturik altuena: 1990ean, %91,63ra iritsi zen.

Argeliako emigrazio tasa %4,65ekoa zen 2020an, %3,59koa Egipton, %9,07koa Marokon eta %4,88koa Iraken. Hori gutxi ez, eta administrazio palestinarren kontrolpeko lurraldeetan (Gaza eta Zisjordania), zehazki, %78,86koa zen emigrazio tasa 2020an

Kolonizazioaren zifrak

2021. urtean bakarrik, 1.058 eraikin suntsitu zituzten sionistek palestinar lurretan; horietako 353 etxebizitzak ziren. Eraitsitako eraikinen gehiengoa, %29, Jerusalemgo eskualdean zeuden. Bertan 304 etxebizitza eraitsi zituen Israelgo Estatuak urte horretan. Horrez gain, Zisjordaniako lurraldean 151 kokaleku gehiago ezarri zituzten, 700.000 kolono sionistarekin baino gehiagorekin. Kokagune horiek, berez, ilegalak dira nazioarteko legediaren arabera, baina inork ez du Israelgo Estatua zigortzen.

Hori gutxi ez, eta 6.000 preso politiko palestinar baino gehiago daude kartzela sionistetan espetxeratuta. Palestinako estatistika bulego nagusiaren 2021eko datuek ziotenez, preso horien artean 150 adingabeak eta 835 atxiloketa administratibo bidez espetxeratutakoak ziren, hau da, epaiketarik ere izan ez zutenak. Administratiboki atxilotuetatik lau adingabeak ziren. Palestinako Osasun Ministerioaren arabera, 2022an bakarrik, talka militar handirik gabeko "ohiko" egoeran, 224 palestinar erail zituen estatu sionistak: 53 Gazako Zerrendan eta 171 Zisjordanian.

2022an bakarrik, talka militar handirik gabeko "ohiko" egoeran, 224 palestinar erail zituen estatu sionistak: 53 Gazako Zerrendan eta 171 Zisjordanian

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 4.000 palestinar inguru hil dira 2023ko urriaren 7 eta 19 artean. Zaurituak, berriz, 12.500 lagunetik gora izan dira. Gazako Etxebizitza Ministerioaren arabera, etxebizitzen %30 (12.845) suntsitu dituzte okupazio-indarrek. 9.055 etxebizitzatan ezin da bizi, eta beste 121.000 zertxobait kaltetu dira. Oraingoz, 527.500 errefuxiatu baino gehiago mugitu dira.

EZ DAGO IRUZKINIK