AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Ecuador Etxea
2023/09/05 12:02

Hego Euskal Herriko pentsiodunek 2018. urteko urtarrilean jo zuten kalera, pentsio duinak aldarrikatzeko. Ordutik, astez aste jarraitu dute mobilizazioak egiten, eta, udako etenaren ostean, ikasturte honetako protestei ekin diete jada. Orain arte modu nekaezinean egin duten bezala, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak exijitu dituzte astelehen honetan.

Bilbon (Bizkaia), esaterako, manifestazio jendetsu bat egin dute, eta adierazi dute pentsioari lotutako arazoak ez direla "hauteskundeekin desagertu". "Hauteskundeak egon dira, baina pertsona pentsiodunen arazoak ez dira desagertu", jakinarazi dute.

Bestalde, bizitzaren garestitzeak egunerokoan duen eraginari egin diote azpimarra: "Bizitzako kostuek izan duten gorakadak izugarri okertu ditu bizi-baldintzak [...]. Gero eta zailagoa da elikadura osasuntsu bat izatea, botikak erostea eta mugikortasun zein tenperatura egokiak bermatzea, baita menpekotasunerako zerbitzu soziosanitarioak lortzea ere".

Aurreko ikasturtean azaldu zuten Hego Euskal Herriko pentsiodunen %30ek (199.800 pertsona) dituztela hilean 800 eurora ere heltzen ez diren pentsioak. Une honetan, gutxieneko pentsioa 743 euroan dago ezarrita.

EZ DAGO IRUZKINIK