AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/13 15:57

"Egungo miseriazko garaiak dituen askotariko adarrak bertsotara ekartzeko, adar-joka eta adarka" aritzeari ekin diote uda honetan zenbait bertsolarik. Ekida Arte Ekimen Sozialistaren bidez sortu dute saioa, eta Aitor Tatiegik, Aroa Arrizubietak eta Gorka Pagonabarrak azaldu dutenez, "zirkuitu bat osatuta, bertso-plaza hauspotzea eta bertsolariei kanturako aukera ematea" ere bilatu dute.

Ekainaren 25erako prestatu zuten aurreneko saioa, eta Zarautzen (Gipuzkoa) aritu ziren estreinakoz. Maddi Sarasua, Julen Zulaika, Txaber Altube, Libe Goenaga eta Urko Arregi izan ziren kantuan. Ekainaren 29an Zaldibian (Gipuzkoa) egin zuten geldialdia Miseriaren adarrek; orduan, Lurdes Ondaro, Bittor Altube, Mikel Iturriotz eta Hodei Munduate bertsolariek hartu zuten hitza. Uztailaren 5ean Gernikara (Bizkaia) eraman zuten saioa, eta Aitor Bizkarra, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre, Josu Sanjurjo eta Jon Gurrutxaga aritu ziren abesten.

Beste zenbait hitzordu ere zehaztu ditu Ekidak datozen asteetarako. Hurrengo astelehenean, uztailaren 17an, Baionan (Lapurdi) egongo da Miseriaren adarrak entzuteko aukera. Oier Urreizti, Maddi Sarasua, Julene Iturbe eta Oihan Perez ibiliko dira kantuan, 19:00etan hasita, Epaiskan.

Uztailaren 20an, Eskola Ibiltariaren barruan, Eskoriatzan (Gipuzkoa) eskainiko dute bertso-saioa. Hurrengo egunean Otxandion (Bizkaia) arituko dira, eta abuztuaren 23an, berriz, Bilbon (Bizkaia).

Irakurri hemen Tatiegiri, Arrizubietari eta Pagonabarrari egindako elkarrizketa, osorik

EZ DAGO IRUZKINIK