AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/17 08:51

Eguneroko oinarrizko kostuei erreparatuz gero, maximo historiko bat bestearen atzetik ari da pilatzen. Erregaien prezioek, esaterako, gora eta gora egiten jarraitzen dute, eta behin eta berriz ari dira prezio errekorrak erregistratzen. Gaur, ekainaren 17an, 2 euroko prezioak gainditzen dituzte gasolinaren zein dieselaren prezioek.

95 litroko depositua betetzeko, batez beste, 2,150 euro ordaindu behar da gasolina litro bakoitza. Atzo 2,147 balio zuen litroak, eta horixe zen, hain justu, azkena erregistratutako maximo historikoa. Gaur, baina, langa hori gainditu da.

Dieselari dagokionez, 2,073 euroan erosi behar da A gasolio litroa, 2,169 euroan A`+ gasolio litroa, eta 1,620 euroan B gasolio litroa. Atzo markatutako errekor guztiak hautsi dira, beraz: hurrenez hurren, 2,058 euroan, 2,151 euroan eta 1,607 eurokoak ziren atzoko prezioak, eta horiexek ziren ezarrita zeuden marka historikoak.

Espainiako Gobernuak apirilaren 1ean jarri zituen martxan gasolina eta diesela ordaintzeko deskontuak, 20 zentimokoak litro bakoitzeko. Dena den, prezioetan izan den igoerak laguntza hori irentsi du jada. Berez ekainaren 30era arte ezarri zuten neurria, baina beste hiru hilabetez luzatuko du gobernuak.

Greba posible baten ataria?

Ez du etenik eguneroko kostuen garestitzeak, eta Hiru sindikatuak —Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako garraiolarien sindikatua— azaldu duenez, egoerak bere horretan jarraitzen badu, berriz eten beharko dute haien jarduna. Joan den martxoan grebara jo zuten garraiolariek Espainiako Estatu osoan, erregaien garestitzearen eraginez.

2 IRUZKIN
  1. K
    Kalakan 2022/06/18

    Txarrena ez da prezioen gorakada bera, baizik era gure pasibitatea, eta zer esanik ez euskal alderdi guztien lerrokatzea multinazionalen interes kapitalisten jarraikortasuna defendatzaren aldean.

    Txarrena ez da prezioen gorakada bera, baizik era gure pasibitatea, eta zer esanik ez euskal alderdi guztien lerrokatzea multinazionalen interes kapitalisten jarraikortasuna defendatzaren aldean.

    1. E
      Esatari 2022/06/20

      Bai, okerrena da alderdi eta politikari profesional guztiak lubakiaren alde berean daudela, oligarkek langileriari soldata are gehiago expropiatzearen aldean alegia. Horrela da, beraiek ere oligarka horien menpe bizi direlako.