AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/03/02 13:37

Ikasle Abertzaleakek otsail hasieran deitu zituen grebara Hego Euskal Herriko ikasleak, martxoaren 24rako; Bilboko (Bizkaia) Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean bilduta egin zuten deialdia IAko hainbat kidek. Hezkuntza erreformak gelditu aldarriarekin, egun martxan diren hezkuntza legeen aurka mobilizatzeko eta antolatzeko beharra azpimarratu zuten.

Greba egunean lau manifestazio egingo dituztela adierazi dute orain. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira guztiak, Iruñeko (Nafarroa) Antoniutti parketik, Bilboko Eliptika plazatik, Gasteizko (Araba) Andra Mari Zuriaren plazatik, eta Donostiako (Gipuzkoa) Ibaetako campuseko Aulariopetik.

Greba deialdia egitean, LOMLOE, LOSU eta Lanbide Heziketako plana jarri ditu jopuntuan IAk. Bigarren Hezkuntzan sartu da indarrean LOMLOE erreforma, unibertsitateetan berandu baino lehen ezarriko dute LOSU eta Lanbide Heziketako plana, aldiz, onartu dute jada.

EZ DAGO IRUZKINIK