AKTUALITATEA / Espetxea
Marta Igarriz preso politikoa, kalean
15 urteko espetxealdia amaituta, gaur geratu da aske Marta Igarriz preso politiko hernaniarra. 2005ean atxilotu zuten.
2020eko irailaren 29
Marta Igarriz preso politikoa, kalean

Logroñoko kartzelatik irten berri da Marta Igarriz preso politikoa. 15 urteko espetxealdia bukatuta, gaur, hilak 29, itzuliko da etxera hernaniarra.

Espainiako Poliziak 2005ean atxilotu zuen Hernanin (Gipuzkoa), Fernando Grande-Marlaskak agindutako sarekada baten barruan. Bi urte beranduago epaitu eta zigortu zuten, ETAren "Donostiako gunea" izendatu zutenaren aurkako auzian.

11 urtez izan zuten preso Castelloko espetxean, eta horren ostean lekualdatu zuten Logroñora.