AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/10/24 08:43

Galdakaoko (Bizkaia) inguruetan pintaketa faxistak egin dituzte berriki. Besteak beste, "White Power", "NBP" (Alderdi Nazional Boltxebikea) eta "Aitor askatu" idatzi dute hormetan. Azkeneko aldarri horrek, dirudienez, bere bikotekideari su ematen saiatzeagatik espetxeratu zuten gizonaren askatasunari egiten dio erreferentzia; Atxuriko (Bilbo, Bizkaia) lokal batean sute bat eragin zuen joan den apirilean, bere neska laguna barruan zela.

Margoketak egiteaz gain, Alderdi Nazional Boltxebikearen pegatinak jarri dituzte Galdakaoko hainbat tokitan. Eranskinetako batzuetan, "Europa europarrentzat. Europatik kanpoko immigrazioari ez. Zure identitatea defenda ezazu" aldarriak irakur daitezke.

Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, "joera totalitario eta adierazpen faxistak, kapital metaketaren krisi garaian bizitzen ari garen burgesiaren ofentsibaren adierazpen politiko zuzenak dira". "Beraz, egun, proletalgoaren interes historikoen gauzapenerako, antolakuntza komunistaren hedapenarekin batera faxismoaren adierazpen oro borrokatzea ezinbestekoa zaigu", gaineratu dute Kontseilu Sozialistako kideek.

EZ DAGO IRUZKINIK