AKTUALITATEA / Euskal herriko etxebizitza sindikatu sozialista
Maiatzaren 31n, topaketa bat egingo du Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
Hainbat hitzaldi egingo dituzte Donostiako Zentro Sozialistan: gentrifikazioaz, Atzerritartasun Legeaz, etxejabeen amarruez eta abarrez arituko dira.
2025eko maiatzaren 14
Maiatzaren 31n, topaketa bat egingo du Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Datorren maiatzaren 31n, larunbatez, topaketa bat egingo du Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Donostian (Gipuzkoa) izango da, bertako Zentro Sozialistan, goizetik hasiko den egitarau batekin. 10:00etan izango da harrera eta sindikatuko kideen hitzartze politikoa, eta horren ondoren hasiko dira hitzaldiak, formakuntza politikoa izango baitu oinarri topaketak.

11:15ean, hiru hitzaldi egingo dituzte aldi berean: Gentrifikazioaren arazoa aztergai, Atzerritartasun Legea eta proletalgo migratuaren eskubide politikoak, eta Nola egin aurre etxejabeen amarruei. Gero, 12:30ean, solasaldi bat izango da Pablo Carmona historiagilearekin, Etxejabegoaren konposizioa eta artikulazio politikoa izenpean. Saio horrekin bukatuko dira hitzaldiak, eta arratsaldeko 15:00etatik aurrera, umore-bakarrizketa bat eskainiko du Manex Astigarragak.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, itzulpen-zerbitzua izango da hitzaldi guztietan, eta Donostiako Zentro Sozialistan bertan bazkaltzeko aukera egongo da.