Lekeitioko (Bizkaia)
Ikasle Abertzaleaken ekimenez, DBHko eta batxilergoko ikasleentzako egokitutako gune bat jarri dute martxan Lekeitioko Gaztetxean. Ikasturtea bukatu arte egongo da erabilgarri, eta ikasleen asmoa da bertan taldean ikasi eta lan egin ahal izatea.
Ekimena aurkezteko kaleratutako oharrean,
atzo, ikastetxera itzuli beharrean, grebara batu ziren ikasle guztiei indarra helarazi zieten Lekeitioko IAko kideek. Azaldu dutenez, ia
hiru hilabetez etxean bakartuta egonik ikasturtea modu telematikoan
aurrera atera behar izateak, zaildu egin du ikastea eta lanak egitea. Hala, ikasleen bakardadeari, zalantzak argitzeko baliabide faltari edota laguntza eskasari egin diote azpimarra.
Hortaz, beharrezkotzat jo dute elkarrekin lan egiteko eta ikasteko gune bat prestatzea. Espazioaz gain, zalantzak argitzeko laguntza ere izango
dute gaztetxean, Lekeitioko Gazte Asanbladako kideen eskutik. Igandetik ostegunera bitartean egongo da irekita
liburutegia, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Osasun-neurriak
errespetatuko direla jakinarazi dute IAko kideek.
Ondorioak
ez ditzala langile klaseak ordaindu lemapean hasitako dinamikarekin
jarraituz, garai hauetan ere ikasle langileen defentsan jarduteko
"baliabideak denen eskura jarriko" dituztela adierazi dute.