AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Azaroaren 25a Leitzan.
2020/04/27 12:42

Aurreko astean, Leitzako (Nafarroa) Ikasle Abertzaleakek inkesta bat jarri zuen martxan Amazabal institutuan, salbuespen egoera honetan ikasleen baldintzen berri izateko. DBHko 2. mailatik, batxilergoko bigarren mailara bitarteko ikasleek hartu zuten parte galdetegian, eta IAko kideek azaldu dutenez, "agerian gelditu da ikasleek bizi duten errealitateak okerrera egin duela".

"Eguneroko lan karga ez dela klase presentzialen baliokide" eta "irakasgai gehienetan lanak jasotzeaz gain, horietako batzuk dagozkien egunetatik kanpo bidaliak" izaten direla adierazi du Leitzako IAk.

Horrez gain, azpimarratu dute "klaseak normaltasunez eman ezin diren honetan ere, online ikasketak egoerara moldatzea ezinbestekoa dela".

Inkestatik ateratako ondorioak oinarri harturik eta Ikasle Abertzaleakek maila nazionalean martxan jarritako Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu programaren sei puntuak betetzeko bidean, Leitzan bi eskari egin dizkiote Amazabal ikastetxeko zuzendaritzari.

ALDARRIKAPENAK

  1. Lan karga murriztea: lanak ikasleekin adostutako lan formatuan eta epean bidaltzea, eta hautazko irakasgaietan lana derrigorrezkoa ez izatea.
  2. Egin beharreko lanak irakasgai horiei dagozkien egunetan soilik bidaltzea.