AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/02/21 15:40

Larunbat honetan, otsailaren 24an, mobilizazio bat izango da Bilbon (Bizkaia), "Eusko Jaurlaritzak etxebizitza eskuratzeko prestazioen arloan bultzatutako murrizketen" kontra, eta horiei lotutako "kriminalizazioaren eta pobretzearen" kontra. Moyuatik hasiko da manifestazioa, 12:00etan.

Argilan-ESK, Berri Otxoak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak urtarrilean eman zuten mobilizazio-deialdiaren berri. Gaur, Bizkaiko hiriburuan bertan elkartu dira beste dozenaka kolektibotako kideak, elkarrekin, larunbateko manifestaziora deitzeko. Deitzaileen artean daude hainbat auzo-elkarte, kolektibo sozial edota etxebizitza sindikatu, eta Eusko Jaurlaritzaren Bilboko bulego nagusien aurrean elkartu dira gaurkoan.

Hona hemen larunbateko mobilizaziora batzera deitu duten kolektiboen zerrenda:

  • Agharas, Imazighen-en elkarte soziokulturala
  • Aidas-Egle, Desgaituak gizarteratzeko eta laguntza sozialerako elkartea (Barakaldo)
  • Argilan-ESK
  • Argitan, Emakumearen Aholku Zentroa (Barakaldo)
  • Atxuri Gorri auzo-elkartea (Bilbo)
  • Atxuri Harrera (Bilbo)
  • Berri-Otxoak (Barakaldo)
  • D.A.E, Afrikarren Eskubideen Defendatzaileak Euskadin
  • Ecuador Etxea
  • Eguzki: Bizkaia
  • Ekologistak Martxan
  • Erletxea (Irun)
  • Eskubide Sozialen Karta
  • Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista
  • Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea
  • Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS)
  • Gasteizko Emakumeok Gerraren Aurka
  • Kakitzat Koordinadora Antimilitarista
  • KEM-MOC Talde Antimilitarista (Bilbo)
  • La Kelo Gaztetxea (Santurtzi)
  • La Posada de los Abrazos elkartea (Bilbo)
  • Mbolo, manteroen Bizkaiko plataforma
  • Ongi Etorri Errefuxiatuak: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa
  • ORAIN, Baldintzagabeko Oinarrizko Errenta
  • Sadaqa Adiskidetza (Eibar)
  • Santurtziko Eskubide Sozialen Bulegoa
  • SOS Arrazakeria: Bizkaia
  • Stop Kaleratzeak (Hernani)
  • Txirbilenea Kulturgunea (Sestao)
EZ DAGO IRUZKINIK