AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Lubaki
2021/05/25 19:44

Aurreko ostiralean, maiatzaren 21ean, agerraldi bat egin zuten Kontseilu Sozialista Deba Bailarak (Gipuzkoa) eta Lubaki Langile Elkartasun Sareak. Modu horretan azaldu zutenez, "azken urteetan eskualdean izan den garapenaren eta lan militantearen ondorioz", urrats berri bat egingo du Lubakik: Bergaratik harago, Leintz bailara osora hedatzeko apustua egin du, "indarrak batzeko" eta beste "aurrerapauso bat emateko".

Zentzu horretan, Kontseilu Sozialista Deba Bailarak eta Lubakik elkarlanean jardungo dutela adierazi zuten prentsaurrekoan. Izan ere, helburuek batzen dituztela ondorioztatu dute; hala nola, "klaserik gabeko gizarte baten eraikuntzak" eta langileen bizi-baldintzen defentsan aritzeak. Hain zuzen, arlo laboralean gauzatuko litzateke Kontseilu Sozialistaren eta Langile Elkartasun Sarearen arteko elkarlan hori. Dena den, Lubakik argitu du Kontseilu Sozialista izango litzatekeela borrokaren "osotasuna" ulertzeko eta kokatzeko "erreferentzia politikoa".

2019ko irailean aurkeztu zuten Lubaki Bergaran, eta hasiera batean, herri mailan antolatutako sarea izan da. Hainbat lan-lerro lantzeari ekin zioten orduan, tartean, arlo laborala.

EZ DAGO IRUZKINIK