AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Brioche-Pasquier enpresaren Irungo lantegia.
2021/09/28 11:41

Irungo (Gipuzkoa) Brioche-Pasquier enpresak langile bat kaleratu zuen joan den astean, langile batzordeak adierazi duen moduan. Batzordeko kideek diote behargina "hutsaren hurrengoak edo balio gutxikoak diren hainbat gertaerarengatik" kaleratu dutela.

Bestalde, kaleratzea gauzatu zen unean, enpresako zuzendariek ukatu egin omen zioten batzordekide bati bertan egotea. Enpresak ez dio inolako kalte-ordainik eman kaleratutako langileari.

Langile batzordeak adierazi du horrelako erabakiek langileen artean "beldurra, zatiketa eta ezinegona zabaltzea" dutela asmo. Amaitzeko, azpimarratu du gertatutakoak langileen interes kolektiboen aurka egiten duela, eta kaleratutako langilea "berehala lanera itzuli dadila" eskatu du.

EZ DAGO IRUZKINIK