AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/02/21 12:48

2022ko kasuen artean, lanari lotutako 2.829 gaixotasun kasu onartu dituzte mutualitateek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 2021eko datuekin alderatuta, beraz, gora egin du aitorturiko laneko gaixotasun kopuruak, 2.700 kasu izan baitziren orduan.

Gaitz horiek zirela-eta Lan Ikuskaritzak eta Osalanen Osasun Zaintza arloak enpresen kontra irekitako isun-espedienteak, baina, ez dira batere ohikoak. 2021ean laneko ia 3.000 gaixotasun identifikatu baziren ere, soilik hemezortzi isun-espediente jarri zituzten martxan erakundeek. Hurrengo urtean, berriz, are gutxiago izan ziren zigor-prozedurak, aitorturiko laneko gaitzek gora egin arren: sei isun-espediente abiatu zituzten.

Espainiako Estatuan duela 27 urte sartu zuen indarrean Prebentzio Legea delakoa, LAB sindikatuak gogorarazi duenez. Laneko gaixotasunei lotutako isun-espediente kopuru barregarriari erreparatuta, baina, begi bistakoa da patronalak inpunitate osoa duela langileen osasun- eta segurtasun-neurriak ez bermatzeko eta Prebentzio Legea bera ez betetzeko.

"Lan-istripuei lotutako heriotza bakoitzeko, hemezortzi heriotza gertatzen dira lan-gaixotasunek eraginda. Beraz, lan-gaixotasunek istripuek baino askoz ere hildako gehiago eragiten dituzte, azken horiek estatistiketan jasotzen ez diren arren", gaineratu du LABek.

EZ DAGO IRUZKINIK