ADIF enpresako Irungo (Gipuzkoa) langileek otsailaren 8an salatu zuten bizi duten egoera. Azken hamarkadan etengabeko kaleratzeak izan direla adierazi zuten, eta datozen hiru urteetan ere milaka langile kaleratuko dituztela aurreikusi zuten. Tren geltokietan eta zirkulazio-zerbitzuetan jarduten dute eta, haien esanetan, nabarmena da behargin falta.
Horren aurrean, lanuzteei ekingo diete langileek otsailaren 26an. Hurrengo bost asteburuetan egingo dituzte lanuzte partzialak, ostiraletan eta larunbatetan. Martxoaren 26an, aldiz, 23 orduko greba egingo dute.
Kaleratzeen zifrak
2005. urtean gaur egun baino 2.650 langile gehiago aritzen ziren soldatapean ADIF enpresarentzat. Aurreikuspenen arabera, beste 2.337 behargin kaleratuko dituzte hurrengo hiru urteetan.