AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
'Kasu, kasu, ostalariak kexu' kolektiboaren aurkezpena, urtarrilaren 25ean. Argazkia: @oi_tsr
2021/01/28 18:17

Kasu, kasu, ostalariak kexu! kolektiboak salatu du bere buruaz beste egin duela euren lankide batek. Kanboko (Lapurdi) jatetxe batean aritzen zen behargina, sukaldari modura. Taldeko kideek adierazi dute heriotza hori hertsiki lotuta dagoela, pandemiaren testuinguruan, Ipar Euskal Herriko ostalaritza-langileek pairatzen duten egoerarekin.

Ostalaritza-lokalen "hesteak harreman sozialen moztea eta kalteak eragiten dituela" defendatu dute bestalde, eta horren adierazle bezala ere kokatu dute gertaturikoa. Babesa eta elkartasuna adierazi dizkiete langilearen senideei, eta "bat egitearen" garrantzia nabarmendu dute.

Kasu, kasu, ostalariak kexu kolektiboa

Astelehenean, urtarrilaren 25ean, aurkeztu zuten Ipar Euskal Herriko Kasu, kasu, ostalariak kexu kolektiboa, Sarako (Lapurdi) trinketean. Zazpi hilabete igaro dira lurraldean jatetxeak eta ostatuak itxi zituztenetik, eta pandemiak egoera zaurgarrian utzi ditu ostalaritza-langileak ere. Zentzu horretan, ehun bat behargin bildu ziren Saran, proiektua aurkezteko eta "haserrea adierazteko".

Aitortu zuten konfinamenduek zein itxierek bakardadea dakartela eta, zehazki, bere buruaz beste egin duen langileak honakoa esan zuela: "Ia ez dut harreman sozialik, gizartetik aparte sentitzen naiz".