AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Etxerat
2020/09/23 10:19

Oihane Bakedano preso politikoa aske geratu zen atzo, hilak 22. Madrilgo Soto del Realen egin du 18 urteko kartzelaldiaren azkeneko zatia, eta atzo goizean atera zen handik.

Guardia Zibilak 2002. urtean atxilotu zuen hernaniarra, Donostian (Gipuzkoa). Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, espetxeratu egin zuten ETAko kide izatea leporatuta.

Atxiloaldian torturak jasan zituenaren zantzuak izan ziren. Frantziako Estatuko epaitegiek Espainiako Estatuari galdetu zion ea Bakedanok tratu txarrak pairatu zituen.