Gaur, martxoak 15, Herrera de la Manchako (Ciudad Real) kartzelatik atera da Joseba Erostegi antzuolarra, 22 urte eta erdiko espetxe zigorra beteta. 1997. urtean eraman zuen atxilo Guardia Zibilak, ETA erakundeak Jose Antonio Ortega Lara kartzelazaina atzeman zuenean, hura askatzeko Poliziak martxan jarritako operazioaren barruan. Joxe Migel Gaztelu, Josu Uribetxebarria eta Xabier Ugarte ere atxilotu zituzten orduko hartan, eta laurak espetxeratu zituzten.
Ordutik gaur arte izan dute giltzapean Erostegi, eta lauretatik azkena izan da presondegia uzten. 2017. urtean utzi zuten aske Gaztelu bergararra, eta Ugarte oƱatiarrak 2019. urtean bukatu zuen espetxealdia. Uribetxeberriari dagokionean, 2012. urtean atera zen kartzelatik, baldintzapeko askatasunean, gaixotasun larri bat zela-eta. 2015. urtean zendu zen.
Naiz-en arabera, Erostegik ere "gaixotasun ugari garatu ditu" preso izan duten urteetan, batez ere, azken sei urteetan.