Eusko Jaurlaritzak martxo hasieran jakinarazi zuen hirugarren gradua eman ziela zortzi euskal preso politikori. Jaurlaritzaren eskumeneko bi espetxetan daude preso; hain justu, Basaurikoan (Bizkaia) Egoitz Coto Etxeandia, IƱaki Garces Beitia, Joseba Lerin Sanchez, Ugaitz Perez Zorriketa eta Unai Fano Aldasoro, eta Martutenekoan (Gipuzkoa) Francisco Jose Ramada Estevez, Joseba Arregi Erostarbe eta Mikel Arrieta Llopis.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak, baina, helegitea jarri dio Arregiri emandako hirugarren graduari. Espetxe Zaintzako epailearen aurrean aurkeztu du helegitea. Fiskalak dio Arregik ez duela baimenik izan aurretik, eta "orokorregiak" direla hirugarren gradua lortzeko prozeduran egin dituen idatziak. Bestalde, uste du ez dela nahikoa presoak erantzukizun zibila bere gain hartu izanarekin.
1992an atxilotu zuten Arregi, eta berriki bete ditu 30 urte kartzelan. 75 urte ditu, eta askotariko gaitz-patologiak. 2020an sartu zen bigarren graduan, eta Martutetera tokialdatu zuten.