AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Irekia
2025/03/25 09:41

Oskar Barreras preso politikoa isolamendu-erregimenean sartu zuten aurreko larunbatean, martxoaren 22an, bere senideek eta lagunek salatu zutenez. 72 orduz izan dute bakartuta, 75. artikulua ezarrita. Basauriko (Bizkaia) espetxean daukate gatibu gaur egun, eta ostiralean kartzelazain batekin izandako ustezko eztabaida hartu dute aitzakiatzat bera bakartzeko. Berez zabalik egon beharko lukeen ate bat itxita zegoela esan zion Barrerasek funtzionarioari, eta horregatik zigortu zuten.

Bere gertukoen esanetan, isolamenduan sartu eta hurrengo egunean zortzi kartzelari joan ziren beregana. Azaldu dute, baina, egin zizkioten komentarioak ez zirela "batere lasaigarriak" izan "egoera kezkagarrian dagoen batentzat". Gainera, seinalatu dute "edozein arazoren aurrean isolamendua sistematikoki aplikatzen" dela espetxean, azpimarratuz bakartze-erregimena "presoaren eskubideen murrizketa larriak ezartzen dituen espetxe-erregimen" bat dela, "ondorio fisiko zein psikologiko larriak" dituena.

Barrerasek 28 urte daramatza preso, eta bere senideen eta lagunen esanetan, "onartezina" da "funtzionario batzuen baldintza eta kapritxo horiei aurre egiten" jarraitu behar izatea. Hortaz, eskatu zuten bertan behera gera zedila presoari aplikatutako isolamendua, eta "eskuratutako eskubide guztiak errespetatuak" izan daitezela.

EZ DAGO IRUZKINIK