AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/03 08:36

Espainiako Auzitegi Nazionalak ostegunetan ekingo dio Gaizka Astorkizaga Fito preso politikoaren kontrako epaiketari. Urrirako zegoen aurreikusita epaiketa, baina hilabete honetan hasiko da azkenean. 2020an Eako (Bizkaia) kutxazain baten kontra sabotaje-ekintza bat egin izana egozten diote, eta ikaragarria da fiskaltzak horren harira egindako zigor eskaera: hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Fitorentzat.

2023ko ekainean ere Madrilen epaitu zuten, beste kide batekin batera. Desordenak eragitea egotzita, bi urteko kartzela-zigor bat jarri zioten. Astorkizagaren kartzelaratzearekin aurrera egitea erabaki du aurten fiskaltzak, eta, horrela, joan den otsailean espetxeratu zuten Zaballan (Araba), zigorra betearazteko. Preso daukate ordutik.

Ertzaintzak 2020ko azaroan atxilotu zituen Fito eta iaz epaitutako beste kidea, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, IƱaki Bilbao eta Patxi Ruiz preso politikoak gose greban zeudenean izan ziren hainbat sabotaje-ekintzari lotuta (gero, 2023an, horren harira epaitu zituzten bi atxilotuak). Bederatzi hilabetez eduki zituzten "prebentziozko" espetxealdian, 2021eko uztailera arte. Horren aurretik, beste lau urtez izan zuten preso Fito. Beraz, hirugarrenez kartzelaratu dute aurten.

EZ DAGO IRUZKINIK