Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izango da hurrengo larunbata, azaroaren 25a, eta aurten ere mobilizazio deialdi ugari egin ditu Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Oraingoan, hain zuzen ere, Euskal Herriko 25 herritan egingo ditu mobilizazioak, Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraiki! aldarritzat hartuta. Hona hemen larunbat honetarako deialdi guztiak, bilduta:
- Altsasu (Nafarroa): 18:00etan, Foruen Plazan
- Arrasate (Gipuzkoa): 12:00etan, herriko plazan
- Azkoitia (Gipuzkoa): 12:30ean, herriko plazan
- Azpeitia (Gipuzkoa): 13:30ean, herriko plazan
- Baiona (Lapurdi): 11:00etan, Herriko Etxe aurrean
- Basauri (Bizkaia): 18:00etan, Bentako Plazan
- Bilbo (Bizkaia): 19:00etan, Zabalburun
- Donostia (Gipuzkoa): 18:00etan, Bulebarrean
- Durango (Bizkaia): 19:00etan, Udaletxe Plazan
- Gares (Nafarroa): 20:30ean, Mena plazan
- Gasteiz (Araba): 18:00etan, Andre Mari Zuriaren Plazan
- Gernika (Bizkaia): zehazteke
- Hernani (Gipuzkoa): 13:00etan, Gudarien Plazan
- Irun (Gipuzkoa): 13:00etan, San Juan plazan
- Iruñea (Nafarroa): 12:30ean, Udaletxe Plazan
- Lakuntza (Nafarroa): 12:00etan, herriko plazan
- Legazpi (Gipuzkoa): 13:00etan, herriko plazan
- Lizarra (Nafarroa): 12:30ean, Baja Navarran
- Ondarroa (Bizkaia): 12:00etan, Musika Plazan
- Ordizia (Gipuzkoa): 19:00etan, Barrenan
- Portugalete (Bizkaia): 17:30ean, Carlos VIII metro irteeran
- Tolosa (Gipuzkoa): 12:00etan, Triangulon
- Urnieta (Gipuzkoa): 12:00etan, Zaldundegin
- Zarautz (Gipuzkoa): 18:30ean, Udaletxe Plazan
- Zestoa (Gipuzkoa): 13:00etan, herriko plazan
Hego Euskal Herriko campusetan eta ikastetxeetan ere izango dira mobilizazioak Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira. Ostegun honetan, azaroaren 23an, mobilizatuko dira unibertsitateko ikasleak, Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) eta campusetako emakume taldeek deituta. Hurrengo egunean, azaroaren 24an, 60 ikastetxetan baino gehiagotan egingo dituzte mobilizazioak bigarren hezkuntzako ikasleek, Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta.
Hona hemen campusetako deialdiak, hilaren 23rako:
- Bilbo (Bizkaia): 10:30ean Deustuko Unibertsitateko Labirintoan, 12:30ean Sarrikoko fakultateko sarreran (EHU/UPV) eta 14:00etan San Mameseko G Sarreran (EHU/UPV)
- Eibar (Gipuzkoa): 11:00etan, Ingeniaritza Eskolako sarreran (EHU/UPV)
- Gasteiz (Araba): 11:00etan, Elurretatik (EHU/UPV)
- Ibaeta (Donostia, Gipuzkoa): 11:00etan, Aulariopean (EHU/UPV)
- Iruñea (Nafarroa): 11:45ean, Liburutegi Plazan (NUP/UPNA)
- Leioa (Bizkaia): 11:30ean, Mikel Laboa plazan
Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako deialdiak lekuan lekuko IAko taldeek argitaratu dituzte edo argitaratuko dituzte, sare sozialetako euren kontuen bidez.