Itaia Emakume Sozialisten Antolakundeak azaldu duenez, pandemia testuinguru honetan are nabarmenago azaleratu da "guztiontzat bizi baldintza berdinak" exijitzeko beharra. Izan ere, testuinguru honetan, emakume langileak "oraindik eta zaurgarriago, isolatuago, kontrolatuago eta zapalduago" daudela seinalatu dute Itaiako kideek. Bizi baldintzen berdintasuna lortzeko bide horretan, "ezinbesteko premisatzat" jo dute indarkeria matxistarekin amaitzea, eta "harreman kapitalistetatik askatzeko aukera bakarra", gainera, "gizarte sozialistaren eraikuntza" dela azpimarratu dute.
Bestalde, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunari begira, "antolakuntzaren beharrezkotasuna" aldarrikatzeaz gain, "langileon antolakuntza sozialista" egikaritzeko, indarkeria matxistari aurre egitea "guztion eginbeharra" dela nabarmendu dute.
MOBILIZAZIOAK ETA HITZALDIAK
Hori horrela, eta azaroaren 9an iragarritako kanpainari lotuta, hainbat hitzaldi antolatu dituzte, "indarkeria matxistaren aurka antolatzeko beharraz" aritzeko. Tokian tokiko saioak datorren asteburuan izango dira, azaroaren 19tik 22ra bitartean, zehazki. Era berean, azaroaren 25aren bueltan, mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hainbat eskualde eta hiriburutan, Indarkeria matxistaren aurka, gaitasun sozialistak antolatu lemarekin.
Hona hemen, momentuz, Itaiak antolatutako hitzaldi eta mobilizazioak: