AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Atzo Basaurin Iñaki Bilbao preso politikoaren alde egindako ekimena. Argazkia: AAEAM
2020/10/21 11:03

Gose eta komunikazio grebaren seigarren astean sartzera doa Iñaki Bilbao Txikito preso politikoa. Dagoeneko bitan eraman dute ospitalera, azkenengoz, joan den igandean. Handik Puerto III espetxera (Andaluzia) bidali zuten berriz, Aministiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez.

Irailaren 28an ere ospitaleratu zuten, eta "bizirik mantentzeko egin behar den guztia egin dadin" eskatu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Gaur, 42. eguna du gose greban Bilbaok.

Espetxeetan nahiz kalean, hainbat ekimen egiten ari dira Bilbaori elkartasuna erakusteko. Gaur, esaterako, 24 orduko baraua egingo du Mikel Sansebastian preso politikoak, Saioa Sanchez, Patxi Ruiz, Jon Kepa Preciado, Oskar Barreras eta Dani Pastorrekin batera abiatutako elkartasun dinamikan.

Mobilizazioak, egunero

Kalean ere antolatu dituzte mobilizazioak:

  • Gaur, hilak 21: Donostian (Gipuzkoa), 19:00etan; Bilbon (Bizkaia), 19:30ean; eta Berriozarren (Nafarroa), 20:00etan.
  • Bihar, hilak 22: Donostian (Gipuzkoa), 19:00etan; Azkoitian (Gipuzkoa), 19:00etan; Berriozarren (Nafarroa), 20:00etan; Basaurin (Bizkaia), 19:30ean; eta Trapagaranen (Bizkaia), 19:30ean.

Larunbaterako ere egin dituzte deialdi batzuk dagoeneko:

  • Donostian (Gipuzkoa), manifestazioa egingo dute: 19:00etan, Bulebarretik.
  • Busturialdean (Bizkaia), auto karabana antolatu dute, 19:00etan Lamerako autobus geltokitik hasita, Bermeotik Gernikarako bidea egiteko.

EZ DAGO IRUZKINIK