AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Busturialdeko Hitza
2020/11/20 12:50

Iñaki Bilbao Txikito preso politikoak atzo eman zuen bukatutzat gose greba, bere hurbilekoei telefonoz jakinarazi zienez. Azaroaren 2an abiatu zuen baraua, eta aurretik, 50 egunez izan zen gose eta komunikazio greban. Borrokan jarraitzeko prestutasuna ere adierazi zien atzo gertukoei.

BI HILABETE BAINO GEHIAGO BORROKAN 

Irailaren 9an hasi zuen borrokaldia Bilbaok, Puerto III-ko espetxean. Orduko hartan, gose eta komunikazio greba egin zuen, eta 50 egunez egon zen ziegatik irten gabe eta deus jan gabe. Urriaren 30ean eten zuen grebaldia eta, hortik hiru egunera, azaroaren 2an zehazki, hasiera eman zion berriz gose eta egarri grebari. Ospitaleratua izan ostean, egarri greba alde batera utzi eta gose grebarekin jarraitu zuen.

Denbora honetan guztian, asko izan dira Txikitori eta hark hasitako borrokaldiari elkartasuna adierazteko martxan jarri diren ekimenak.

BORROKALDIAK

Bilbaok 36 urte baino gehiago daramatza preso jada. Bere lehen espetxealdia 18 urtetik gorakoa izan zen, eta egun betetzen ari den zigorraren barruan, beste hainbeste daramatza gatibu. Borrokaldi ugari gauzatu ditu urte hauetan, esate baterako, duela hiru urte, 30 egunez izan zen gose greban. Aldi berean, bisitei uko egin zien horiek eskuburdinekin egitera behartu zutenean; azkenean, lortu zuen neurri hori ezeztatzea.

EZ DAGO IRUZKINIK