AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Cake Minuesa Bilbon. ARGAZKIA / Twitterretik hartutakoa
2024/07/15 10:06

Atzo gauean jokatu zuten Eurokopako finala Espainiako Estatuko Selekzioak eta Ingalaterrak. Hego Euskal Herriko zenbait herritan zuzenean eman zuten partida, kalean jarritako pantaila erraldoietan. Askotariko udal gobernuek egin zuten hautu hori; hala nola, EH Bilduk Iruñean (Nafarroa), EAJk Donostian (Gipuzkoa) eta Bilbon (Bizkaia), edota PSOEk Gasteizen (Araba) eta Ermuan (Bizkaia).

Tokian tokiko Kontseilu Sozialistek salatu zuten udalek "espainolismoaren gorazarrerako" gune horiek antolatzea, "joera erreakzionarioak areagotzen" ari diren testuinguru honetan. "Ez da kirol ekitaldi edo selekzio nazional soil bat, Espainiako Selekzioa espainiar nazionalismoaren eta adierazpen erreakzionario eta faxisten ikur bat da", gaineratu zuen, esaterako, Iruñerriko Kontseilu Sozialistak.

Eta halaxe gertatu zen, sare sozialetan zabaldu dituzten irudi ugarik erakusten dutenez: espainolismoa aldarrikatzeko toki bilakatu ziren Eurokopako finala ikusteko prestatutako guneak, eta aldarri faxistak ere ikusi ziren. Bilbon, esaterako, Kasilda Iturrizar parkean eman zuten finala. Bertan izan zen Cake Minuesa faxista eta probokatzaile ezaguna, ikusleei adore ematen, esaterako, Espainiako ereserkia entzun zenean.

Espainiako hamaika banderaz gain, Borgoinako gurutzea ere ikusi zen Bilbon. Finala jokatu zen lekuan ere, Berlinen bertan, zenbait bandera frankista atera zituzten harmailetan.

EZ DAGO IRUZKINIK