AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/10/07 14:11

Urriko aurreneko asteburuan ekin die Gazte Koordinadora Sozialistak ikasturte politiko honetako formakuntza mintegiei. Aurreko asteburuan ehunka gazte bildu ziren Hego Euskal Herriko hainbat gunetan; zehazki, Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Gipuzkoan egin zituzten saioak.

GKSko kideek adierazi dutenez, "militanteek hausnarketarako gaitasun kritikoak garatzeko asmoz" antolatu dituzte mintegiak. Besteak beste, honako gaiak landuko dituzte aurtengo saioetan: "tradizio sozialistak izandako eztabaida estrategikoak", "krisiaren teoriaren inguruko eztabaida, kontzeptualizazioa eta gaurkotasuna" edota "langile mugimenduaren esperientzia historikoen ezagutza eta irakaspenak". Dena den, egungo testuingurua ulertzera eta "praktika politikorako gakoak ateratzera" bideratuko dituzte mintegiak.

Formakuntza saioak "egungo despolitizazio kulturari aurre egiteko eta problematika ugaritan eragiteko" ezinbesteko tresnatzat jo ditu GKSk. Mintegiak ikasturte politiko osoan zehar egitea aurreikusi du.

EZ DAGO IRUZKINIK