AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Esklabak Zentro Sozialistaren 5. urteurrena, iaz.
2024/09/12 13:22

Ikasleentzako klase partikularren proiektuarekin aurrera egingo du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. Aurreko urtean ekin zioten Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak Zentro Sozialistan eskola partikularrak eskaintzeari, hainbat eta hainbat lagunen lan boluntarioari esker. Klase horiek eman ahal izateko, Zentro Sozialistako gune bat egokitu zuten.

Hasi berri den ikasturtean ere martxan izango dira eskolak, leku berdinean. "Asko eta asko dira eskola orduez gain aparteko orduak egin behar dituzten ikasleak, ikasketa-prozesuarekin aurrera segitu ahal izateko", azaldu du Kontseilu Sozialistako kide batek: "Egoera horretan, ordea, familientzako apustu ekonomiko ikaragarri bat bihurtzen da hori, familia askorentzat hilabete bukaerara iristeko zailtasun bat izanik, eta zer esanik ez familia asko kostu hori ezin asumitu geratzen direla".

Hori horrela, doakoak dira Kontseilu Sozialistak antolatutako eskola partikularrak: boluntario-talde batek ematen ditu klaseak. Proiektuaren nondik norakoak azaltzeko, hainbat bilera informatibo egingo dituzte hilabete honetan, Esklabak Zentro Sozialistan bertan. Irailaren 25ean eta 27an izango dira, 18:30ean, eta haurren gurasoei bideratuta egongo dira batez ere.

EZ DAGO IRUZKINIK