AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/01/07 08:12

Urtarrilaren 25ean mobilizatzeko deia egin du Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS), faxismoaren hedapenaren eta gerraren mehatxuaren kontra. Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) antolatu ditu manifestazioak, eta aldarrikatu du gazte langileak lehen lerroan egongo direla faxismoaren eta gerraren aurkako borrokan. Mobilizazio horien nondik norakoak azaltzeko eta xehatzeko, GKS aurkezpen-saioak egiten ari da Euskal Herri osoan zehar, eta hitzaldiekin jarraituko du datozen egunetan.

GKSren lekuan lekuko taldeak ari dira aurkezpenen hitzorduak argitaratzen, baita horiei lotutako hainbat egitarau ere. Gainera, gazte-antolakundeak hamaika eskualdetan antolatu ditu autobusak Bilbora nahiz Iruñera joateko, eta horietarako izen-emateak irekitzen ari dira. Garraioari buruzko informazioa ere tokian tokiko taldeak ari dira ematen, euren sare sozial propioen bidez.

Hego Euskal Herriko zenbait campusetan ere egin dituzte urtarrilaren 25eko mobilizazioei buruzko aurkezpenak, eta datozen egunetan ikastetxe ugaritan izango dira saioak. 100 eskolatan baino gehiagotan aurkeztuko dituzte gerraren eta faxismoaren aurkako manifestazioak, Ikasle Abertzaleakek jakinarazi duenez. Izan ere, GKSren mobilizazio-deialdiarekin bat egin du ikasle-antolakundeak, eta bere lekuan lekuko taldeek emango dute aurkezpenen hitzorduen berri.

EZ DAGO IRUZKINIK