AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/24 08:56

Ibarrako (Gipuzkoa) Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ibarrako Gazte Asanbladak martxo erdialdean ekin zioten Ikasteko kalitatezko baldintzak borrokatu dinamikari —ikusi hemen aurkezpen bideoa—. Ibarrako liburutegian ordutegia eta egutegia kaxkarrak zirela ikusita abiatu zuten borroka, eta "udal zerbitzu mugatuetatik" Ibarrako gazteek "ikasketa prozesua behar bezala betetzeko" zituzten "zailtasunak" salatu zituzten hala. Ikasteko baldintzak horiek hobetzeko asmoz jo zuten borrokara.

Ibarrako gazteen "errealitatea" hobeto ezagutzeko lanean jardun dute ordutik, eta horren bidez egin dizkiote hainbat exijentzia udalari. Lan horren guztiak izan ditu bere fruituak, atzo, maiatzaren 23an, GKSk eta Ibarrako Gazte Asanbladak jakinarazi zutenez.

Hainbat baldintza hobetzea lortu dute egindako borrokari esker. Batetik, gaurtik ekain bukaerara arte zabalik egongo diren bi espazio bermatzea lortu dute, Ibarrako gazteek horietan ikas dezaten. Txontxoko lokala goizez egongo da erabilgarri, 09:00etatik 15:30era, eta arratsaldez, liburutegian ikasi ahal izango da, 16:00etatik 20:00etara. Asteko zazpi egunetan irekiko dituzte bi lekuak, gainera.

EZ DAGO IRUZKINIK