AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/08/27 18:48

Langileriaren oinarrizko bizi-beharrei eta horien garestitzeari elkartasunez eta antolakuntzaz erantzuteko dinamika berri bat jarriko du martxan Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak. Ikasmateriala bilduko du datozen egunetan, gero, horren beharra daukaten familiek jaso ahal izan dezaten.

Andoaingo (Gipuzkoa) Igara Espazio Sozialistan (Eskola kalea, 4) eta Hernaniko (Gipuzkoa) Kontrakantxa Gaztetxean izango dira ikasmateriala biltzeko eta banatzeko hitzorduak. Andoaingo Igaran abuztuaren 30ean jardungo dute materiala jasotzen, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Kontrakantxan, berriz, irailaren 4an izango da bilketa, 16:00etatik 20:00etara bitartean.

Hurrengo egunetan banatuko dute bildutako materiala, eta dei egin diete horren beharra daukaten familiei bertara daitezen. Kontrakantxan irailaren 7an izango da materiala jasotzeko aukera, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Andoainen irailaren 11rako jarri dute hitzordua: 18:00etatik 20:00etara bitartean banatuko dute ikasmateriala.

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak ere iaz ekin zion ikasmateriala biltzeari eta banatzeari, Zumaian (Gipuzkoa). Aurreko ikasturtean, Kontseilu Sozialistako kideak Zumaiena ikastetxean, Zumaiako Herri Eskolan eta Zumaiako Institutuan aritu ziren materiala jasotzen, eta Etxape Zentro Sozialistan izan ziren horren osteko banaketak.

EZ DAGO IRUZKINIK