Ate joka da aurtengo hispanitatearen eguna, urriak 12. Oraingoan ere Herri Eskolak antolatu ditu Ikasle Abertzaleakek Euskal Herriko hainbat txokotan. Hain zuzen, hamabost eskualdetan egin dituzte deialdiak gurean, Jaiegun arrotzei intsumisioa lemapean.
Hala, datorren larunbatean ehunka ikasle batuko dira, eta hizpide izango dituzte autodefentsa sareen beharra, errepresioa, faxismoaren gorakada, segurtasuna, dominazio kapitalista hezkuntzan, edota klase feminismoa.
Hona hemen IAk urriaren 12rako egindako deialdi guztiak:
Bizkaia
Gipuzkoa
Nafarroa
Araba
Bestetik, hainbat lekutan ere antolatu dituzte Herri Eskolak eragile lokalek. Esaterako, Zarautzen (Gipuzkoa) 10:00etan elkartuko dira Frontoi Txikian, eta besteak beste, ikasle autodefentsa sareak edota preso ohi baten esperientziak ezagutzeko aukera izango dute. Gasteizen (Araba), aldiz, ikasle mugimenduko kideek 10:00etan jarri dute hitzordua Los Herranen, eta inperialismoa edota arrazakeria landuko dituzte.