AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/02 14:16

Gazte langileen antolaketarako gune berri bat ireki dute Bilbo Zaharreko Gazte Asanbladak eta Bilbo Zaharreko eta Alde Zaharreko Gazte Koordinadora Sozialistak. Bilbo Zaharrean (Bilbo, Bizkaia) dago, hain zuzen, Erraila Gunea, eta "lan politikoa egiteko espazioen beharrari" erantzunez jarri dute martxan langile kontrolpeko espazio berria.

Igande honetan, azaroaren 7an, aurkeztuko dute Erraila Gunea jendaurrean. 12:00etan izango da ate irekiera ekitaldia, eta Bilbo Zaharreko plazan jarri dute hitzordua. Bilbo Zaharreko Gazte Asanbladako eta GKSko kideek adierazi dutenez, "antolakuntza eta klase batasuna" izango ditu oinarri espazioak, eta hiru helburu nagusi jarri dizkiote proiektuari: "antolakuntza mekanismoak garatzea, hausnarketa politikoa sustatzea eta lan politikoa egiteko azpiegitura bat izatea".

Argazki erakusketa bat ere izango da igandean bertan, "auzoko gazteek urteetan zehar izandako borroka forma eta esperientzia ezberdinak" erakutsiko dituena. Horretaz gain, txokolatada bat egingo dute ate irekiera ekitaldian.

EZ DAGO IRUZKINIK