AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/10/20 17:24

Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiak aginduta, hainbat euskal preso politiko lekualdatuko dituzte: Joseba Arregi, Xabier Atristain eta Garikoitz Garcia euskal herriratzea eta Alicia Saez de la Cuesta, Iñaki Armendariz eta Ugaitz Perez hurbiltzea erabaki dute. Bestalde, Zaballan (Araba) zigorra betetzen ari den Ibon Etxezarretari hirugarren gradua ezartzea onartu dute.

Asturiasetik Martutenera (Gipuzkoa) mugituko dute Joseba Arregi 74 urteko preso politikoa. 2000. urtean kartzelaratu zuten 30 urteko zigorrarekin.

Garikoitz Garcia, aldiz, Valentziatik Zaballara tokialdatuko dute. 20 urteko zigorra ari da betetzen. 2010. urtean Frantziatik Portugalera armak eta lehergailuak eramatea leporatu zioten.

Xabier Atristain, bestalde, Soriatik Martutenera mugituko dute. Donostiako (Gipuzkoa) preso politikoa 2013tik dute gatibu, eta 17 urteko kartzela zigorra du bere gain.

Bestalde, Castellon II kartzelatik Logroñora (Errioxa) lekualdatuko dute Alicia Saez de la Cuesta. 2002an 29 urteko kartzela zigorra jarri zioten, guardia zibil baten hilketa leporatuta.

Iñaki Armendariz, berriz, Herrera de la Manchatik (Ciudad Real) Burgosera mugituko dute. 25 urteko zigorra ari da betetzen.

Ugaitz Perezi dagokionez, Castellon I kartzelatik Logroñora tokialdatuko dute. 2002. urtean espetxeratu zuten, 25 urteko zigorra ezarrita. 2021ean zigorraren hiru laurdenak beteko ditu.

EZ DAGO IRUZKINIK