Durangon (Bizkaia) hiru langile zauritu ziren joan den astelehenean, Arandoñotorre kaleko lan batzuetan. Aldamio batetik jausi ziren hiru beharginak, argitu ez dituzten arrazoiak zirela-eta, mugitu egin baitzen egitura. Hiru metroko altueratik erori ziren 26, 44 eta 48 urteko beharginak.
Larrien zauritu zen langilea, 44 urtekoa, Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman zuten. Beste bi beharginak, ordea, Galdakaon (Bizkaia) artatu zituzten.